Besarkada Emakume Antzerki Federazioaren eskutik, "Emakumeak eszenan" izeneko zikloaren lan berria egongo da ikusgai ostiral honetan, urtarrilak 19, Algortako Getxo Antzokian. Aipatu zirkuitoak emakumeekin uztarturiko gai eta arazoetan sakontzeko helburua du. Etzi, 19:30etatik aurrera, "Salir no es nada" izenburuko obra taularatuko du Burbujas taldeak. Antzezlanak espetxean 20 urte egin eta gero bertatik atera zen emakume baten istoria du hizpide. Kartzelan egon izanaren arrazoia gizona eta semea hil zituela da. "Obrak gonbitea luzatzen du protagonistaren barrualde sakonenera iristeko eta hausnarketa proposatzen du espetxeko baldintzen zein espetxea pairatzen duen pertsonarentzat dituen eraginen gainean", kultur iturriek adierazi dutenez. Sarrera 3 eurotan egongo da. Argazkian, "Salir no es nada" antzezlanaren kartela.