Ostiralean izango da Galeako olatu handiaren txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 17a, 22:24
Hainbat saiakeren ostean, eguraldia lagun, ostiral honetan (urtarrilak 19) egingo da azkenean Oxbow Punta Galea Big Challenge txapelketa, 12:30etik aurrera. Horrela jakinarazi du bere webgunean Euskal Herriko Surf Federazioak. Gutxienez lau metroko olatuen gainean ibili beharko dute aurretik hautatuko diren 16 surflariek. Lehiaketa honen formatoa ere berezia da; txapelketa 3 edo 4 ordu besterik ez du irauten, bertan surflari bakoitzak erabakitzen du noiz sartu. Epaileek hainbat maila bereiztuko dituzte eta horren arabera hurrengoak sarituko dituzte: olatu handiena, surflari osotuena, jaitsiera deigarriena eta wipe out ederrena. 6.800 euro banatuko dira guztira, iazkoaren bikoitza. Denek jasoko dute gutxienez 200 euro. Argazkian, txapelketaren iazko edizioko irudia / EHSF.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun