Bilbo Metropolitarreko euskarazko telebista digitalaren proiektuaz herritarrei informatzeko bilera ireki batera deitu du Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak. Batzarra hilaren 24an izango da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30ean hasita, Bilboko Kafe Antzokian. 2006ko apirilean sortu zen Bilbon Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkartea. Bilbo Metropolitarrerako euskara hutsezko telebista digitala martxan jartzeak batu zituen hamaika euskaltzale. Orain arte, hainbat hilabete eman dituzte, bada, proiektu hau lantzen. Besteak beste, publizitate kanpainak egin dituzte, www.ibaizabaltb.com web-gunea abian jarri dute eta bonoak saltzeari ekin diote. Argazkian, maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian egin zen Ibaizabal herri ekimenaren talde eragilearen aurkezpena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!