Matematiken 43. Olinpiadako lehenengo fasea (eskualde mailakoa) egingo da ostiral honetan, urtarrilak 19, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko areto nagusian, goizeko 9:30etik aurrera. Batxilergoko 60 bat ikaslek parte hartuko dute bertan, unibertsitateko iturriek gaur iragarri dutenez. Matematiken Olinpiada Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen du, eta lehen fase honetan, 2006-2007 ikasturtean Batxilergoan matrikulaturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasle guztiek parte har dezakete. Fase honetan lehiakideek hiru problema ebatzi beharko dituzte goizean (9:30etik aurrera) eta beste hiru arratsaldean (15:00etatik aurrera). Saio bakoitzean hiru ordu izango dituzte hiru problemak ebazteko. Frogak euskaraz edo gaztelaniaz egin daitezke, eta idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin dira erabili, hau da, kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak debekatuta daude. Argazkian, iaz Espainia mailan zilarrezko domina irabazi zuen Leioako Gaztelueta ikastetxeko Diego Gonzalez Pintok.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!