Gorlizko Turismo Bulegoaren bisitari kopurua handitu egin da, udal iturriek emandako datuen arabera: 2006an 5030 lagun pasatu ziren bertatik, eta horrek %35,5eko igoera suposatzen du. Jatorriari dagokionez, Euskal Herri mailan, bizkaitarrak izan dira ugarienak. Espainiari begira berriz, Kalaluniakoak, madrildarrak, valentziarrak eta Gaztela eta Leongoak izan dira nagusi, baina nabarmendu behar da Andaluziako bisitariek izan duten gorakada. Atzerririk etorritakoen artean, frantziarrak, Erresuma Batukoak, italiarrak eta alemaniarrak bisitatu dute gehien Turismo Bulegoa. Esan beharra dago ere emakumeak izan direla kontsulta gehien burutu dituztenak. Bisitarien adinaren inguruan 27 eta 45 urte bitartekoak izan dira aholku gehien eskatu dutenak. Argazkian, Gorlizko hondartzara begira.