Frontenis txapelketa antolatu dute Gorlizen

Portalena pilota taldeak antolatuta, frontenis txapelketa (kartela) jokatuko dute otsailaren 1etik aurrera, ostegun eta ostiraletan, salbuezpenik egon ezean. Besteak beste, lau partida egongo da eguneko, 19:00etatik 22:00etara. Lehiaketa hiru kategoriatan egongo da banatuta: lehenengoa, bigarrena eta gazteak (16 urtetik beherakoak) eta izen emateko azken eguna urtarrilaren 27a izango da. Horretarako, 10 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak lehenengo bi kategorietan eta 6 euro gazteen mailan. Portalena pilota eskolaren zuzendaritza taldeak zehaztuko ditu arauak eta asteko banaketa eta pilotalekuan jarriko dute egutegia. Garrantzitsua da harremanetarako telefono zenbakia ematea, antolatzaileek aipatu dutenez. Argazkian, bikote pare bat frontenisean jokatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun