Haurrentzako masaje ikastaroa emango dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 19a, 13:00

Sosik ordaindu behar izan gabe, Berangoko Udalak antolatutako haurrentzako masaje ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute urte bete baino gutxiagoko umetxoa duten gurasoek. Uneoro, hezitzaile baten laguntza izango dute aita-amek, otsailaren 3tik martxoaren hirura (bost larunbatetan), 11:00etatik 12:30era emango diren eskoletan. Ikastaroa Berangoetako kultur etxean egingo dute eta urtarrilaren 26ra arte dago izena emateko aukera. "Haurrentzako masajea umearen emozioetara heltzeko erabiltzen den teknika goxo eta atsegina da; halaber, begiraden, irribarreen, ukimenaren, hitzen eta jokoen bidez komunikatzeko artea da. Masajea gurasoen eta umearen arteko lotura estutzeko bidea da", adituen arabera. Argazkian, umetxo bat masajea jasotzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun