Telema moja frantsesen komunitate batek bultzatutako herrixka da. Herri horretan, Kongoko Kinshasa lurraldean dauden adimen urritasuna duten pertsonak hartu eta babesten dituzte. Bertan, sineskeriek eta baliabide ekonomiko ezak bultzatuta, familiek eta leinuek etxetik bidaltzen ohi dituzte gutxitu psikikoak, kalean utziz. Batzuetan ere, urritasunak dituztenak erasotzen dituzte. Teleman, berriz, etxea eman eta elikatzeaz gain, adimen urritasuna dutenak birgizarteratzea saiatzen dira, errehabilitazio fisikoa, tailerrak, lan prestakuntza, sukaldaritza ezagupenak eta abarren bidez.
Itzubaltzeta / Erromoko elizak urteak daramatza Telemako zentroa laguntzen eta urtero 6.000 bat euro inbertitzen du bertan, Gabonetan, Aste Santuan eta beste egunetan bildutako diruari esker. Lehenengo aldia da Agate Deuna ere horretarako erabiliko dutena.
Agate Deunarako Ziztu Bizianen egutegia:
- Urtarrilak 20, larunbata, 18:00etan, entsegua.
- Urtarrilak 21, igandea, 18:00etan, entsegua.
- Urtarrilak 27, larunbata, 18:00etan, entsegu nagusia.
- Otsailak 4, igandea, 11etatik 2etara, Agate Deunaren kanta kalejira Itzubaltzeta / Erromon zehar.