Saioa Santxez 25 urteko berangoztarraren eta Aritz Arginzoniz 22 urteko elorriarraren bila jarraitzen du Ertzaintzak, ETAko kideak direlakoan; baita bilaketa areagotu ere. Atzotik Ertzaintzaren webgunean bien eta urtarrilaren 9an Azkainen atxilotutako Garikoitz Etxeberriaren eta Asier Larrinagaren argazkiak eta filiazio datuak ageri dira, baita telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat ere, ETAko ustezko lau partaideen inguruko informazioa eman dezaketela uste duten personak Ertzaintzarekin harremanetan jar daitezen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, "oso garrantzitsua da herritarren parte hartzea". Argazkian, Saioa Santxez berangoztarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!