Espainiako Estatuaren abokatuak jarritako helegitea atzera botaz, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) preso dauden ikasleen inguruan onartu zuen protokoloa "legezkoa" dela ebatzi du Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak. Atzo eman zuen erabakiaren berri EAEko auzitegiak, Madrildik "protokoloak Espainiako espetxe politika ez zuela" betetzen iritzitakoaren aurka. Ildo horretan, Juan Ignacio Perez EHUko errektorea "gustura" azaldu zen epaiarekin: "garbi geratu da ez dugula inolako lege hausterik egin orain arte, eta protokoloa betetzen hasten bagara ere ez dugula egingo", azpimarratu zuen. Halabaina, 2004ko urriaren 28an onartutakoa indarrean jartzeko beharrezkoa da Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzarekin akordioa lortzea. Argazkian, Erandio eta Leioako campuseko Zientzia Fakultaterako sabideetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!