Udal hauteskundeetarako programa aurkeztuko du igandean Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 19a, 19:42

Getxo Biziak datozen maiatzaren 27ko udal hauteskundeetara eramango duen programa politikoaren zirriborroa aurkeztuko du jendaurrean igande honetan, hilak 21, ezker abertzaleko herri plataformak berak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Getxo Biziak zabaldutakoaren arabera, “jende multzo zabal bat” hilabete bat inguru dabil prestatzen igandean goizeko 12etan aurkeztuko duten hauteskunde programa. Hitzordua Aldai Patronatuak Algortan daukan kulturgunean, Itxas-gane etxea zena, jarri dute. Ordu bat beranduago talde argazkia egingo dute Txiki eta Otaegi plazan. Argazkian, Josu Amezaga Getxo Biziko hautetsia.

Getxo Biziaren prentsa oharra:

Aparteko deialdia

Lauzpabost aste dira jadanik jende multzo zabal bat datozen udal hauteskundeetarako herri programa prestatzen hasi dela. Datorren igandean urtarrilaren 21ean arloz arloko programa zirriborroak talde zabalean aurkezteko bilkura eta ondoren, egindako lanaren berri eman eta taldearen aurkezpen publikoa egiteko argazkia egingo dugu.

Herri programaren lanketan parte hartzen ari zareten guztiok deituta zaudete bietan parte hartzera. Oraindik ez ari bazara lan dinamika honetan ari, une aproposa da egin dugunaren berri jaso eta zure iritzi eta ideiak emateko. Eta edozein kasutan ere, talde argazkian parte hartzera gonbidatuta zaude.

Herri programa: urtarrilaren 21ean, igandea:

- 12etan, zirriborroak aurkezteko bilera Algortako Itxas-gane kulturgunean
- 13etan, talde argazkia Txiki eta Otaegi plazan.

Ez huts egin! Denon parte hartzearekin herri programa zabalagoa eta herritarragoa egingo dugu!

Getxo Bizia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun