Emakume leioaztar bat zauritu da Bilbon izandako lan istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 19a, 19:43

Bi langile zauritu dira gaur pronostiko erreserbatuko zauriekin, goizean zehar Bilbon eta Santurtzin gertatutako bi lan istriputan. Bi langileak Euskadiko Intermutualera eraman behar izan dituzte, DYAren iturriek jakinarazi dutenez. Lehenengo istripua goizeko 9:00ak aldera gertatu da Santurtziko enpresa batean, hodi batzuek langile bat kolpatu dutenean. Zauritua, 24 urteko S.G.D. gizonezkoa izan da, santurtziarra bera. Ordu pare bat geroago, 11:15ak aldera, emakume bat zauritu da paperezko kaiola bat gainera erori zaionean, Bilboko enpresa batean. Zauritua, Leioako auzokidea da: 49 urteko M.G.G. emakumezkoa. Argazkian, Aceralian gertatutako lan istripu bat salatzeko konzentrazioa / Uztarria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun