Euskal jolasen gaineko ikastaroa antolatu du Sendik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 19a, 20:07

Getxo udalerriko gurasoentzat zein umeekin ibiltzen direnentzat beste ikastaro bat abiatuko du laster Sendi egitasmoak; euskal jolasen ingurukoa hain zuzen. Urtxintxa eskolak emango du zortzi orduko kurtsoa hiru hezkuntza zentrotan: Gobela (Neguri), Zubileta (Algorta) eta Andra Marin (Getxo), otsailean zehar, astean behin arratsaldez. Euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera dago, 10 eurotan. Ohikoa denez begirale zerbitzua egongo da umeak zaintzeko, aita-amak ikastaroan dauden bitartean. Informazio gehiago nahi izatekotan 685 732 963 telefono zenbakira deitzerik badago. Argazkian, gurasoak eta umeak dantzan Sendik antolatutako ikastaroan.

Sendi egitasmoa Egizu Getxo Euskaldun! euskara elkartearen eta Getxoko Udal Euskara Zerbitzuaren eskutik jaio zen, Getxoko umeen gurasoek euskara erabiltzea eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragitea helburu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun