Berriro atzeratu behar izan dute Galeako olatu handiaren txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 19a, 20:33

Aurreko saiakeretan bezala, gaur ere ez da behar adina altuerako olaturik egon eta berriro ere atzeratu behar izan dute Oxbow Punta Galea Big Challenge txapelketa. Gutxienez lau metroko olatuak behar dituzte surflariek. Halabaina, oraindik hilabete eta erdi geratzen da proba egiteko antolatzaileek jarritako epea betetzeko, martxoaren 31ra arte luzatu baitzuten. Momentuz, eguraldi egokiagoa egon arte itxaron beharko dute surfzaleek Eneko Acero, Iker Fuentes, Jon Garai, Peio Etxebarria, Jaime Fernandez eta Guillermo Barandiaran (Getxo udalerria); David Bustamante (Barrika); Aritxa Saratxaga (Sopela); Ibon Amatriain, Asier Muniain, Pablo Garcia, Aritz Aranburu eta Iñigo Landa (Zarautz); Mikel Agote (Orio); Julen Larrañaga (Donostia); eta Pablo Solar (Torrelavega) Galeako olatu handien gainean ikusteko. Argazkian, txapelketaren iazko edizioko irudia / Euskal Herriko Surf Federazioa (EHSF).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun