Etxebizitza Ministerioaren arabera pisu garestienak dituzten udalerrien artean bigarrena da Getxo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 19a, 20:49

Etxebizitzen salneurriak %9,1 gora egin zuen 2006an eta, horrenbestez, aurreko urtearekin alderatuta, 3,7ko dezelerazioa eman da prezioen igoeran, Espainiako Etxebizitza Ministerioak gaur, ostirala, argitara emandako datuen arabera. Salneurrien hazkunde-tasarik txikiena da 2000 urtetik, eta 2006ko hirugarren hiruhilekoarekiko zazpi hamarreneko jaitsiera da hori. Urte bukaeran, etxebizitzaren batez-besteko salneurria 1.990,5 eurotan zegoen metro koadro bakoitzeko. Udalerri garestienen zerrenda ere kaleratu du Etxebizitza Ministerioak. Horren arabera, Donostia da Espainiako Estatuan etxebizitza garestienak dituena: metro karratuak 4.000 euro baino gehiago balio du eta zerrenda horretako bigarrena Getxo da, 3.700 euro metro karratuko prezioarekin. Argazkian, eraikuntza lanak Areetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun