Ertzaintzak A.C.J. 34 urteko gizonezkoa atxilotu zuen pasa den ostiralean Getxo udalerrian, urruntze agindua urratuz bikotekide izandakoa jo zuelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean emakumeak Ertzaintzaren aurrean salatu zuen bere bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi, hainbat ordutan jarraitu eta, neskak berarekin hitz egiteari uko egin zionez, zaplastakoa eman ziola. Iluntzean, ertzainek ustezko erasotzailea topatu eta atxilotu zuten, epailearengana eramateko asmoz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!