Aldarrikapen oharra:
Mezu honen bidez gure gain hartzen dugu urtarrilaren 20an, gaueko 22:30etan Erromoko Ibaiondo kaleko BBVAren kutxazainari eta zenbait zaborrontziri su eman izana.
Sabotajea ekintza hau herriaren haserrearen adierazle bat baino ez da. Euskal Herriak ez du onartuko bere gazteria erasotzen duen inolako ebazpenik. PSOE eta bere mendean diharduen Botere Judiziala dira benetako terroristak, haien aginduak betez gazteria atxilotzen eta aurrekoen esku uzten duten PNVren zipaioak ahaztu gabe.
PSOEk errepresioaren bidea hautatu du beste behin ere, eta Euskal Herriak behar adinako erantzuna emango dio eraso honi, baita aurrerantzean etor daitezkeenei ere.
PSOE, zuek bai terroristak! Euskal gazteria aurrera!