Dagoeneko Agate Deunako jaialdian izena eman daiteke Getxo udalerrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 23a, 10:02

Getxoko Kultur Etxeak antolatutako Agate Deunaren XXI. Koru Jaialdian izena emateko epea hasi da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Algortako kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edota 944 319 280 eta 944 914 080 telefono zenbakietara deituz. Informazioa eta parte hartzeko arauak leku berean jaso daitezke. Ohikoa denez, Agate Deunaren omenezko kantak entzun ahal izango dira Getxo udalerri osoan zehar otsailaren 4an. Helduen taldeak eta talde mistoak arituko dira 19:00etatik 21:00etara bitartean; eskola-taldeek, berriz, otsailaren 2an arituko dira eskola-ordutegian, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez. Taldeen emanaldiak bi gunetan izango dira: lehenengoa, Itzubaltzeta / Erromo eta Areetan eta, bigarrena, Algorta eta Getxon. Bigarren guneko taldeak Algortako Telletxe plazan bilduko dira 20:00etan guztien arteko emanaldia eskaintzeko. Argazkian, Agate Deunako ohiko irudi bat.

Orain dela urte batzuk Agate Deunako lehiaketa desagertu zen parte-hartze librearen mesederako, jaiak eta parte-hartzearen gehitzeak lehiaketaren eta sarien lekua hartu dutelarik. Azken urteetan, sarien ordez, taldeek parte-hartzeko dietak jaso dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun