Berriro ere ARCO arte azokara joango dira Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 23a, 10:19

Aurten ere, Getxoko Kultur Etxeak Madrilen egiten den Arte Garaikideko Nazioarteko Feriara (ARCO) bidaia antolatu du. Interesdunek Algortako Ecuador Viajes bidaia agentzian eman beharko dute izena (Juan Bautista Zabala kalea, 944 911 842). Bidaia otsailaren 16, 17 eta 18an izango da, bi autobusetan. Prezioa, berriz, 121 eurokoa izango da, Madrilgo Foxá hoteleko (lau izar) egonaldia, buffet gosaria eta azokarako joanak barne. Arcorako sarrerak bidaiariek beraiek ordaindu beharko dituzte. Autobusak otsailaren 10ean, ostiralean irtengo dira 16:00etan, Algortako Telletxe kaleko autobus geltokitik eta otsailaren 18an, igandean, bueltatuko dira, arratsaldez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun