Leioako campuserako autobusen atzerapenez galdegin dio Aldundiari Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 23a, 10:48

Bizkaiko Batzar Nagusietan Ezker Batua-Berdeak taldeko bozeramile Jose Ferrerak batzordean agertzeko eskatu dio Eusebio Melero Garraio ahaldunari, besteak beste, EHUko Erandio eta Leioako campusera joan-etorriak egiten dituzten Bizkaibus konpainiako autobusek izaten dituzten atzerapenak azal ditzan. Bizkaiko Foru Aldundiak autobusen maiztasuna areagotuko duen jakin nahi du Ferrerak, "ikasleak askotan kexatu direlako atzerapenez eta daugoen garraio kopuruaren eskasiaz". Argazkian, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko ikasleek protesta anitz egin zuten pasa den ikasturtean astegunetan erabiltzen duten garraio zerbitzua dela eta. Kurtso hasieran, berriz, berrikuntzak iragarri zituen Bizkaiko Foru Aldundiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun