Europar Batasunak sustatzen duen garapenerako lankidetza aztertuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 23a, 18:52

“Gaur egungo gai nagusiak” hitzaldi zikloen hirugarren edizioaren barruan, bihar, asteazkena, goizeko 12etan, Francesc Granell (argazkian) irakasleak “La cooperacion al desarrollo de la Union Europea” hitzaldia emango du Leioa eta Erandioko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu aretoan. Granell Europar Batasuneko (EB) Batzordean hainbat ardura bete ostean egun ohorezko zuzendari nagusia da eta EBko Itun Konstituzionalari buruzko erreferendumean baiezkoa eskatu zuen. Gainera, Ciutadans per Europa taldeko presidentea izateaz gain, Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko Nazioarteko Antolakuntza Ekonomikoko katedraduna ere bada. Hitzaldia EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak antolatu du eta ikasturteko hirugarrena da, dagoeneko Latinoamerikako gailur politikoak eta Kyotoko protokoloa jorratu dituztela eta gaur egungo nazioarteko gai zerrendaren kontu garrantzitsu gehiago mintzagai izango direla, tartean Txinaren nazioarteko harremanak edo Europako energia politikak. Hitzaldirako sarrera mundu guztiari irekita egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun