Hurrengo hilabeteetan arte plastiko, argazki euskarri eta jantoki begirale (euskaraz) ikastaroak izango dra aukeran Erandion. Lehenengoari dagokionez, 45 ordutako iraupena izango du, otsailaren 5etik maiatzaren 26ra arte, 18:30etik 21:30era, postetxe zaharrean. Matrikula 92 euroko izango da udalerrian errildatuentzat eta 125 eurokoa kanpokoentzat. Urtarrilaren 26ra arte egongo da izena emateko aukera. Argazki-euskarri tailerra, berriz, egun bakarrekoa izango da: otsailaren 15ean, 18:00etatik 21:00etara, postetxe zaharrean. Otsailaren 7ra bitartean, bi euro (hiru euro, Erandion erroldatuta ez daudenek) ordaindu beharko dute interesdunek. Azkenik, jantokiko begirale ikastaroak 20 orduko iraupena izango du, otsailaren 24tik apirilaren 28ra, larunbatero, 9:30etik 14:30era, Bekoa ikastetxean. Apuntatzeko epea otsailaren 9ra arte izango da (50 euro / 68 euro ez-erroldatuak).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!