Radio Pays Estatu frantsesak menpean hartu dituen nazio askoren topagune eta bozgorailua da, ez bakarrik euskaldunena Txalaparta Irratiaren bidez, baita Alsazia / Lorena, Bretainia, Herrialde Katalanak, Korsika, Flandria eta Okzitaniar herrien irratia ere bada.
Eraso guzti hauekin elkartasun internazionalista beldurtu, mugatu eta giltzapetu nahi dute, baina lortuko duten bakarra herri zapalduon arteko elkartasuna eta konplizitatea handitzea izango da, gaur sekulan baino gehiago bi aldetako nazio zapalduok neba-arreba sentitzen gara, gaur sekula baino ozenago herri zapalduok aldarrikatzen dugu:
Hamaika herri, borroka bakarra!
Gora munduko herri borrokalariok!
Askapena