Dozenaka pertsona daude Pagoa Zulueta preso politikoaren zain Leioako Kurkudi herriko tabernan arratsaldeko lehenengo ordutik, bertan lehenengo harrera egiteko asmoz. Izan ere, atzo
Askatasunak jakinarazi zuenez, gaur arratsaldean Aranjuezen dagoen Madril VI espetxetik atera behar zen Zulueta, 12.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Askatasunaren datuen arabera, beste zortzi euskal preso ateratzekoak dira kopuru bereko fidantza ordainduta. Errepresioaren aurkako erakundeak salatu du Zulueta zein beste zortzi “euskal herritar hauek duela ia bi urte atxilotu zituzten ‘atxiloketa prebentiboetako’ 6. sarekadan. Guztiek, Espainiako Polizi Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak izan ondoren, torturak salatu zituzten. Bi urte hauetan sakabanatuak egon dira Estatu espainiarreko kartzeletan. Azkenik, eta epaiketaren zain, etxera bueltatuko dira aipaturiko fidantzak ordaindu ostean”. Zulueta 2005eko otsailaren 9an
atxilotu zuten, 14 pertsonako sarekada batean eta 4 egun beranduago fiskalak eskatuta
Garzonek espetxeratu zuen.