Igande honetan, urtarrilak 28, arratsaldeko 7etan, "Humo" lana antzeztuko da Algortako Getxo Antzokian. Fartsaren, itxuren eta gezurren mundua ardatz izango dutela, Juan Luis Galiardo eta Kiti Manver aktore ospetsuak dira Juan Carlos Rubiok zuzendutako antzezlan horren protagonistak. Luis Balmes Ana bere emakume ohia bizi den hirira itzuli da. Horrelaxe hasten da "Humo"ren istorioa. Luis mundu osoan zehar ibili da erretzeari uzteko hutsezinezko metodo bat zabaltzen. Anarekin berriz topatu eta gero, bere sekreturik aitorrezinena aitortzea erabaki du: erretzeari ekin dio berriro ere. Gertaera horrek hainbat sekretu, egia eta gezur ekarriko ditu. Horren ondorioz, bikotea beren arteko maitasuna dutela mendekotasunik arriskutsuena konturatuko da eta horren aurkako sendagaia bilatzen saiatuko da. Protagonisten iruzurren aldean, Gemma Jimenez eta Bernabe Rico aktore gazteek oreka emango diote tragikomedia honi. Zuzendariaren hitzetan, antzezlana "nor gara?" galdera existentzialaren inguruko gogoeta da. 2005. urtean hasi zuen "Humo"k bere ibilbidea eta, handik hona, hainbat sari lortu ditu, Egileen Elkarte Nagusiaren XIV. Saria, besteak beste. Sarrerak 15 eurotan daude salgai.