Pagoa Zulueta preso ohia: “lan asko gelditzen jaku preso danak Euskal Herriratzeko”

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 25a, 14:21

Atzo arratsaldean Aranjuezeko Madril VI. espetxetik kaleratutako Pagoa Zulueta leioztarrari ehun bat pertsonak egin dio lehen harrera herriko Plaza Gorrian, Koska irratiak jakinarazi duenez. Zulueta arratsaldeko azken orduan irten zen kartzelatik eta elurra izan arren ez zuen bidaian arazorik egon. Gaueko 11:30ean gurasoen etxetik igaro ostean, goizeko 00:30ean heldu da Avanzadako gasolindegira non 50 bat lagun besarkada eta txalo artean jaso duten. Ondoren, Leioan zehar auto karabanan ibili dira Plaza gorria helburu. Bertan, Zulueta eta neska laguna ikurrina ilaren, abestien eta txalo artean sartu dira Kurkudi herriko tartean 100 bat pertsona lagun izan dituztela. Galder Bilbao “Txapi” eta Peru Vidal bertsolariek horrela agindu ostean, Zuluetak bere argazkia jaso du. Ondoren, Koska irratiari egindako deklarazioetan, dagoeneko preso ohia den Zuluetak balorazioak egiteari uko egin dio eta herria “apur bat aldatuta” ikusi duela aitortu ostean “lan asko gelditzen jakula preso danak Euskal Herriratzeko” hartu du gogoan.

Koska irratiak grabaturiko audioak:

- Harrera Leioako Avanzadako gasolindegian (mpeg-4)
- Harrera Plaza gorrian (mpeg-4)
- ”Txapi” eta Peru Vidalen bertsoak (mpeg-4)
- Pagoa Zuluetari elkarrizketa (mpeg-4)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun