Iñaki de Juana Chaos espetxean jarraitzea erabaki dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 25a, 16:20
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak gehiengoz erabaki du Iñaki de Juana euskal preso politikoaren askatasuna edo zigorra arintzea ukatzea. Presoak bigarren gose grebako 80. egunean hartu dute 12 epailek erabaki hori, beste lau kontrako jarrera azaldu dutela. Fiskaltzak De Juana Poliziaren zaintzapean eta etxean preso izatea eskatu zuen atzo, “hiltzeko arrisku handia” zegoela tartean. Askatasunaren aburuz, Espainiako Auzitegi nazionaleko epaileek “De Juanaren heriotza zigorra berretsi dute”. Informazio gehiago berria.info webgunean. Argazkian, Iñaki de Juanaren alde Algortan egindako mobilizazio baten irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun