Artatza-Romo institutuan klaseak gelditu dituzte Jarrai, Haika eta Segiren ilegalizazioa salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 25a, 16:39

Itzubaltzeta / Erromoko Segik jakinarazi duenez, Artatza-Romo institutuko ikasleek klasean eten dituzte Espainiako Epaitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segiren aurka ezarritako epaia salatzeko asmoz. Dena dela, eta bertako zuzendaritzarekin aurreko kasu batzuetan greba eskubidea gauzatzeko izandako arazoak direla eta, ikasleek badaezpada ere atseden orduan burutu dute “Epaiketen aurrean, antolakuntza eta borroka!” leloko kontzentrazioa. Bertan, 15 lagun bildu dira. Era berean, gazteek iluntzeko 8etan Algortako Telletxe plazatik abiatuko den eskualdeko manifestaziora joateko deia zabaldu dute Itzubaltzeta / Erromon zehar. Argazkian, pasa den larunbatean Segiren alde Itzubaltzeta / Erromon egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun