Gaurko mobilizazio eguneko ekitaldiak debekatu ditu Garzonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 25a, 18:51

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Aretoko epaileak “Gazteria independentista aurrera! Hitza eta erabakia askatasunez” lelopean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitutako mobilizazioak debekatu egin ditu, Askatasunak sustatu dituelakoan. Epaileak legez kanporatutako erakunde batek ekimenik antolatzerik ez duela erabaki eta debekatu egin ditu aipatu deialdiak. Dagoeneko, Juan Mari Olano eta Julen Larrinagari zuzendu zaie Garzon ekitaldiak bertan behera utz ditzaten. Kontrako kasuan “beharrezkoak diren neurriak” hartzeko agindu die Ertzaintza, Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibilari. Uribe Kostan, besteak beste, Algortan eta Leioan deitu dituzte herritarrak Jarrai, Haika eta Segiren ilegalizazioen aurka iluntzeko 8etan protesta egiteko. Informazio gehiago berria.info webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun