Cournane kargutik kendu eta Diaz Paternain jarri dute Getxo Arteako entrenatzaile

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 25a, 19:31

Getxo Artea Rugbi Taldeak daraman ibilbide kaskarra izan du azkenik ondorioa. Bi partida baino ez dituzte irabazi eta sei galdu algortarrek. Hori dela eta, Chris Cournane zeelandaberritarra kargutik kentzea erabaki du gaur Zuzendaritza Batzordeak. Bere ordez, etxeko baten alde egin dute apustu zulotik ateratzeko; Javichin Diaz Paternain jokalari eta entrenatzaile ohia, hain zuzen. Zuzendaritzak aitortu du egoeraren erantzule bakarra ez dela entrenatzailea, eta hark agindutakoen aurrean diziplina falta nabarmena agertu dutela jokalariek. Diaz Paternain taldea ongi ezagutzen duelako eta horrelako egoeretan eskarmentu handia duelako aukeratu dutela argitu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun