Espainiako Auzitegi Goreneko 61. areto berezia gaur zeukan data herriko tabernak Batasunaren ondasuna direnentz erabakitzeko, horrela izanez gero Batasunaren likidazio prozesuan sartzeko. Eta hainbat herrietako kultur elkarteek argudiatutako defentsa ezaren aurrean bi asteko epea eman die aipatu elkarteei beren alegazioak aurkezteko, tartean Uribe Kostako zortzi herriko tabernetako elkarteei. Ondoren Gorenak lokal horiek Batasunekoak diren eta bahitu ahal dituen erabakiko du. Pasa den urriaren 24an eta 25ean Ertzaintzak Erandio, Astrabudua, Leioa, Itzubaltzeta / Erromo, Algorta, Berango, Sopela eta Urdulizko
herriko tabernak miatu zituen Auzitegi Gorenaren aginduz. Egun horietan bildutako materiala ere kontuan hartuko du Batasuna legez kanpo utzi zuen Goreneko areto bereziak. Fiskaltzak, berriz, azaroan esan zuen Herriko tabernen eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko "nahikoa froga" ez zegoela. Informazio gehiago
berria.info webgunean. Argazkian, Kurkudi herriko tabernan 2006ko urriaren 25ean egindako miaketaren irudi bat.