Jarrai, Haika eta Segiren ilegalizazioaren aurkako kale istiluak izan dira Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 25a, 23:03

Gaueko 21:00etatik aurrera, aurpegiak txanoz eta bufandaz estalita izan dituzten dozenaka gaztek hainbat zaborrontzi bota dituzte Telletxe kalean, Euskal Herria etorbidean eta Andres Cortina kalean, trafiko erretentzioak eragiten. Gainera, Andres Cortina kalean, su eman diote bertako edukiontzi bati eta bide horretatik igaro den Gurutzeta-Getxo lineako autobusari eraso egin diote, hainbat leiho apurtuz. Ertzainek sua amatatu eta furgonetak erabili dituzte zaborrontziak errepide erditik kentzeko. Horren eraginez, aipatutako kale horietako trafikoa ordu laurden batean normalizatu egin da. Telletxen egindako lehenengo sabotajean gazteek Jarrai, Haika eta Segiren aldeko zein Ertzaintzaren aurkako oihuak bota dituzte. Argazkian, Andres Cortina kalean erretako zaborrontzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun