Gorlizen bi autobus erretzen saiatu direla salatu du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 26a, 23:21

Hainbat ezezagunek Gorlizko Armintza bidean geldituta zeuden bi autobusi su ematen saiatu dira gaur iluntzeko 9ak baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera. Iturri berak jakinarazi duenez, bi ibilgailu publikoak hutsik zeuden eraso egin dietenean. Ezezagunek hainbat molotov koktel bota eta erregaia isuri dute autobusen barruan, baina ibilgailuak ez dira erre. Lakuako prentsa oharraren arabera “Ertzaintzaren patruilen etorrera dela-eta egileek ihesari ekin diote”. Argazkian, atzo Algortako Andres Cortina kalean hainbat ezezagunek eraso egin zuten autobusa, hainbat leiho apurtuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun