Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du orain urte bete Albaro Arri Pascual "Muni" euskal preso politiko algortarrari ezarri zioten 208 urteko espetxe kondena, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Oraingoz 10 urteko espetxe zigorra betetzen ari da. Badauka 186 urteko beste zigor bat, Auzitegi Gorenak berretsia, eta Auzitegi Konstituzionalaren aurrean babes errekurtsoa aurkeztuta. Azken ebazpen hau ere Auzitegi Konstituzionalaren aurrean errekurritu egingo du bere abokatuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!