Getxoko PPk ere bat egin du biharko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 27a, 19:26

Bihar Getxon burutuko den 8.000 bat etxebizitzaren eraikuntza, hainbat baserriren eraispena eta LZP eta HAPOren aurkako manifestazioan izango da Getxoko Alderdi Popularrak, alderdi horrek atzo prentsa ohar baten bidez jakinarazi zuenez. Izan ere, Getxoko PPk hainbat zinegotzi izango dira manifestazioan, “udalerriko auzo honetan aldaketa erradikala ekarriko duen Hirigintza Arautzeko Plan Orokorraren aldaketa gelditu nahi duen martxa hori deitu duten auzokideen alde egiteko”. PPk gogoratu du HAPOren aldaketaren aurkako bere jarrera eta elkartasuna adierazi die kaltetutako auzokideei. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPko presidentea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun