Ezker Batuak ere boterearen truke beren “ezkerreko” ideiak ahaztea erabaki omen dau. Nola ulertu Getxoko Andra Maritik Azkorrira bitarteko lur eremutan 8400 etxebizitza berri eraikitzea? Nork ulertu Metrovacesa eta holako enpresa arrotzek herriko lurzoru batzuen jabe izatea? Eta nork sinisten dau halako proiektu suntsitzailea herriko gazteetan pentsatuz sortua dala? Edo gure Getxoko alkatearen esanetan, elkartasuna adierazteko keinu bat dala, jendeak Getxora bizitzen etorteko aukera izan dezan eta halako sustantzibako komentarioak.
Golf zelaia da lotuko dan berdegunerik haundiena, ta aipatutako gizonari zer esanik falta ez zaionez, aberatsak aberatsago ez egiteko mantendu da golf zelaia ikutu barik, ja! Ez dago aitzakiarik!
Indarrak batzen gabiltza, LZP delako hori berregituratu edo desagertu daiten. Etorkizuna herritarron partehartzeaz landu ta hobetu daigun. Gure bizimodua aldatu dezakeen proiektu txikitzailerik ez baitugu onartzen. Euskal Herriko hainbat herritan antzerako inposizioak gertatzen dabiltza. Momentua heldu jaku kalera urten eta gure jarrera adierazteko. Mila arrazoi dagoz domekan Getxoko probalekutik urtengo dan manifestazioan parte hartzeko. “Lur barik, arnasarik ez!” lelopean abiatuko dana eguerdiko 12etatik aurrera.
Geure euskeran esaten dan modun, “sasik eta garbiten ez badozuz, koxikotsuz ingeruk! (ez bagara hemengo kontu ilunak garbitzen hasten, beranduegi izengo da, inguru danak harrapatukoditu).
Andra Mari auzo elkartea