Sare Antifaxista plataformak Indymedia Euskal Herriaren bidez iragarri du hainbat pertsona identifikatu dutela “ekimen faxisten atzetik egongo liratekeen
Getxo zonaldeko nazi aktibo gisa”. Sare Antifaxistak ez du zehaztu zeintzuk diren egindako ekimenak, baina bai jakitera eman du identifikazioak “Getxo zonaldeko kolaboratzaile antifaxistek egin dituztela” eta dagoeneko horren berri ematen duten kartelak kaleetan ikusi dituztela. Aipatutako afixetan, “Kontuz! naziak” leloaren pean hainbat pertsonen argazkiak eta baita helbideak ere ageri dira. Kartela anonimoa da eta “faxista, arrazista, sexista eta xenofobotzat” jotzen ditu bertako argazkietan agertzen direnak, tartean Itzubaltzeta / Erromoko eta Algortako auzokide bana. Sare Antifaxistak eta
Itzubaltzeta gaztetxeak pasa den hilaren 17an antolatu zuten "
Fascismo en Euskal Herria" izeneko mahai-ingurua, Ez Jaun Ez Jabe eta Gazte Komunistak taldeetako kideak ere bertan izan zirela. Mahai-inguru horretan egoera "kezkagarria" dela nabarmendu zuten. Argazkian, kartelaren zati bat.