Manifestazioa baino lehen atxilotutako gaztea askatu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 28a, 20:06

"Lur barik, arnasarik ez. LZP galditu!" lelopeko manifestazioaren antolatzaileek martxa bukatu ostean jakinarazi dutenez, goizean gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, "prestaketa lanetan zebiltzala". Oso bestelakoa izan da Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak UKBERRI.NETi emandako bertsioa. Polizia iturrien arabera, goizeko 11:40an atxilotu dute G.E.B. 23 urteko mutila, "pintaketa batzuk" egin dituelakoan. Hainbat orduz, ertzain-etxean eduki ostean, arratsaldean aske utzi dute, "desobedientzia larria" egotzita eta epaile aurrean agertzeko agindupean. Argazkian, gaurko manifestazioko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun