Metro zerbitzu berezia izango da bihar Chuck Berryk BECen emango duen kontzerturako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 28a, 20:28
Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du bihar gauean, urtarrilak 29, Chuck Berryk BECen emango duen kontzertuaren amaieran, Bizkaia Arenara joango diren pertsonek irtetean garraiobidea izan dezaten bermatzeko. Zerbitzua kontzertua amaitu eta gero areagotuko da. Tren zerbitzua ohiko orduan amaituko da, eta kontzertua amaitu ostean hasiko da berriro, kontzertura joan den jendea Ansioko geltokira heltzen hasten denean. Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia jarriko du. Trena erabiliko dutenentzako gomendioak ohikoak dira: joan-etorriko txartela erostea, txarteldegietan ilararik ez egoteko, eta enpresako langileei jaramon egitea. Metropoliko trena ustiatzen duen enpresak zerbitzu bereziak antolatu ohi ditu gertakari edo ospakizun publiko interesgarririk dagoenean, oraingoan bezala. Argazkian, Chuck Berryk pasa den hilabetean ospatu zuen bere 80. urtebetetzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun