Sopelako Loiola Ander Deuna kaleko kutxazain bat eraso egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 28a, 20:36

Gaur goizaldean, 4:40 aldera, ezezagun talde batek molotov koktel bi bota ditu, Sopelan, Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) sukurtsal baten aurka, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bertsio horren arabera, kokteletako batek Loiola Ander Deuna kaleko kutxazainaren aurka jo du, eta belztuta gelditu da. Kutxazaina oraindik dabilen arren, ixtea erabaki du bankuak, iturri beraren arabera. Sopelako Eusko Alkartasunak (EA) gaitzetsi egin du kale erasoa: "sopeloztarren gehiengoaren nahiaren aurka doaz mota honetako ekintzak", adierazi du euskal alderdi sozialdemokratak. Argazkian, urtarrilaren 20an, Itzubaltzeta / Erromoko Ibaiondo kalean eraso zuten BBVAren kutxazaina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun