Leioaztar bat atxilotu dute urruntze agindua apurtu eta bikotekide ohia jo ostean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 15:58

Ertzaintzak Leioako JL.M.A. 28 urteko mutila atxilotu zuen atzo, igandea, goizeko 5:30ean emazte ohia kopetan kolpatu zuelakoan eta genero indarkeriaren delitu bat eta kautelazko neurri bat haustearen delitu bat egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, atxiloketa BIlboko Blas de Otero kalean egin zuten autoz erronda egiten zuten kalez jantzitako poliziek, lau pertsonako talde batean gizonezko batek emakume bat jotzen ari zela ikusi ondoren. Erasoaren lekura heldu orduko, bigarren gizonezko bat, emakumea babesteko asmoz, JL.M.A. gelditzen saiatzen ari zen, baina andreak jada bekokian hematoma bat zeukan. Ertzainek bi gizonezkoak banandu ondoren, gertatutakoa galdetu zuten. Inplikatuek emandako azalpenen arabera, erasoa jasan zuen emakumea bikote batekin batera handik gertu dagoen diskotekatik irten eta, etxera joateko asmoz, autorantz zihoala, senar ohia agertu zen. Bertan zeudenak, biktimaren senar ohiaren jarrera oldarkorraren aurrean, entzungor egiten saiatu ziren, baina honek, bere jarrerari eutsiz, bikotekide ohiari heldu egin zion eta aurpegian jo zuen. Ez zen gainera lehenengo aldia, izan ere, erasotzailea aurretik izandako kausa judizial baten ondorioz, emazte ohiarengandik urruntze agindu bat zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun