Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak estreinakoz antolatu du Kimika Bizirik izeneko egitasmoa. Programa honetan 16 institutu eta ikastetxetako 200 bat ikaslek parte hartuko dute, Erandio eta Leioako campusean, otsailaren 8ra bitartean, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. Hamar laguneko taldeetan, neska-mutilek, hiru ordu eta erdiko saioetan, zenbait esperimentu egingo dituzte, batzuk ikusgarriak eta beste batzuk oso praktikoagoak, beraien irakasleak eta fakultateko beste batek ikuskatuta. Kimika Bizirik programaren helburua da Batxilergoko ikasleek zientzian oro har eta, bereziki, kimikan izan dezaketen interesa indartzea. Argazkian, Erandio eta Leioako campuseko Zientzia Fakultaterako sabideetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!