Bost errotonda berri izango ditu Sopelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 19:13

Imanol Garai Sopelako alkateak Udalak hainbat kaleetan "ibilgailuen zirkulazioa erraztuko" duten proiektuen berri eman du. Horrela, bide-antolaketa hobetzeko egitasmoaren zutabea bost errotonda eraikitzea izango da. Horiek, udal mandatariaren ustez, bi helburu beteko dituzte: "alde batetik, ibilgailuen zirkulazioa arinagoa izango da herrigunean eta, bestalde, autoek herri barruan gehiegizko abiaduran joatea ekidituko da; horrek gidarien zein oinezkoen segurtasuna handitzea ahalbidetuko duelarik". Errotondak honako leku hauetan eraikiko dira: Sertutxa, Mendieta eta Sabino Arana kaleen elkargunean; Loroñoko bidegurutzean; Akilino Arriola, Sugurdialde eta Iberre kaleen bide-buruan, anbulategi alboan; Arabeta, Iberre eta Urgitxeta kaleen arteko gurutzagunean; eta Atxabiribil eta Zientoetxe kaleen arteko elkargunea. Argazkian, gurutzabidea Larrabasterran.

Errotonda hauek Sopelan azken urteetan garatu diren ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko ekintzen "gailurra" izango dela adierazi du Garaik. Aipatutako ekintzen artean seinale horizontal zein bertikalen kokapena edo galtzadetan ibilgailuen abiadura murrizteko helburuarekin jarritako bandak ere agertzen dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun