D ereduaren onuraz mintzatuko da bihar Algortan Xabi Paya

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 20:03

Hemendik gutxira datorren ikasturterako matrikula epea zabalduko dela eta, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak hitzaldia antolatu du Ana Urrutia ETBko aurkezle ezagunarekin eta Xabi Paya bertsolariarekin. Topaketa, astearte honetan, urtarrilak 30 izango da 19:00etan Algortako kultur aretoan, Villamonten. Ana Urrutiak, "amaren esperientziatik bere familiari hezkuntza elebidunak eman diona kontatuko du", udal iturrien arabera; Xabi Payak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi berri ondoren, gurasoak euskaldunak izan ez arren, D ereduan ikasitako "semearen ikuspegitik" hitz egingo du. Hala ere, solasaldia gaztelaniaz izango da. Ekitaldira joan nahi dutenek haurtzaindegi zerbitzua edukiko dute (langile espezializaturekin eta ipuin kontalari batekin) eta “Haur elebidunen gurasoentzako gida praktikoa” jasoko dute. Argazkian, Xabi Paya.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun