Getxoko udaletxeko azken solairua birmoldatzeko obrak egiten dabiltza, "herritarrei zerbitzu hobea emateko lekua egokitzeko", udal iturriek adierazi dutenez. Hori dela eta, Kontu Hartzailetza Arloa Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegira (argazkian) eramango dute, aldi baterako, otsailaren 5etik aurrera. Horrenbestez, ondoko hauei buruzko kontsulta eta kexak bertan egin beharko dira: zerga, tasa eta prezio publikoak; ezinduentzako hobariak zirkulazio zergan (eskaerak herritarren arretarako edozein bulegoan egin daitezke) eta TAO txartelak; baliabideak (egiteko modua eta espedienteen egoera) eta ordenantzak (ikusgai hurrengo loturan: ordenantzak). Faktura, endosuak eta gainbalioaren likidazioen aurrerapenak, berriz, honela egin ahal izango dira: 944 660 030 fax zenbakia, kontuhartzailetza@getxo.net posta elektronikoa, 944 660 025 (Zirkulazio Zerga, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga, hilerria eta bestelako tasak), 944 660 028 (gainbalioa eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) eta 944 660 019 (kontabilitatea) telefono zenbakien bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!