Astrabuduan hasita bihar helduko da Zinegoak Uribe Kostara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 21:32

Hegoak elkarteak antolatuta, urtarrilaren 22tik 27ra arte izan ziren Bilboko Arriaga antzokian, Bilborock aretoan eta Capitol zinemetan Bilboko Gay-Lesbo-Trans IV. Nazioarteko Zinemaldiaren saioak. Gaur Sestaon hasita, berriz, Bizkaiko beste hainbat herritara zabalduko dituzte emanaldiak, otsailaren 3ra bitartean. Eta Uribe Kosta eskualdean ez dugu askorik itxaron beharko. Izan ere, bihar, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean proiektatuko dira hainbat film. Ondoren helduko zaie txanda Kultur Leioa (urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean), Sopelako udaletxeko atondoa (hilak 31), Algortako kultur etxea (otsailak 1) eta Berangoetako kultur etxeari (otsailak 2). Argazkian, aurtengo kartelaren irudia.

Esan bezala, Astrabudua, Leioa, Sopela, Algorta eta Berangon ere egongo dira ikusgai Zinegoak'07 jaialdiko filmak:

Astrabudua

Urtarrilak 30, asteartea.
Josu Murueta kultur gunean, 19:30ean.

- "Vida travesti" dokumentala.
- "The piper" film laburra.
- "Groucho" film laburra.
- "Sistole / Diastole" film laburra.
- "Attack of the bride monster" film laburra.

Leioa

Urtarrilak 31, asteazkena.
Kultur Leioan, 20:00etan.

- "18.15 uhr ab Ostkreuz" film luzea.

Otsailak 1, osteguna.
Kultur Leioan, 20:00etan.

- "Groucho" film laburra.
- "David" film laburra.
- Sistole / Diastole" film laburra.
- "K" film laburra.
- "Carne de neon" film laburra.

Sopela

Urtarrilak 31, asteazkena.
Kultur etxean, 20:00etan.

- "Pasos, Carliños y…" film laburra.
- "Fantaisie", film laburra.
- "Pyreneenne" film laburra.
- "Encruzijados" film laburra.
- "Pasion por el arte" film laburra.
- "Look us in the eye" dokumentala.

Algorta

Otsailak 1, osteguna.
Villamonteko kultur etxean, 20:00etan.

- "Pasion por el futbol" film laburra.
- "Electroshock" film luzea.

Berango

Otsailak 2, ostirala.
Berangoeta kultur etxean, 20:00etan.

- "Dinner conversation" film laburra.
- "Guy 101" film laburra.
- "Pasion por el futbol" film laburra.
- "Rape for who I am" dokumentala.
- "La ofrenda" dokumentala.

Informazio gehiago eta gainontzeko proiekzioen ordutegi eta toki zehatza zinemaldi beraren web orrialdean, www.zinegoak.com edota Hegoak elkartearen web-gunean www.hegoak.com helbideetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun