Informazio eske 466 gaztek jo dute kultur etxera Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 21:47

Gune hau herriko eta inguruko gazteei eskainita dago ondorengo gaiei buruzko informazioa eta laguntza eskatu ahal izateko: lan eskaintzak, bekak, ikastaroak, lehiaketak, kirolak, bidaiak eta astero eguneratzen diren gainerako proposamenak. Emakumeak izan dira kontsulta gehin burutu dituztenak, bisitari gehienak 16 eta 30 urte bitartekoak izanik, Gorlizko Udalak emandako datuen arabera. Informaziorik eskatuena turismoarekin zerikusirik duena izan da (eskuorri turistikoak, kale-izendegia…) aktibitate desberdin eta kurtsoekin jarraituz. "Atal honetan zehaztu beharra dago, Gazte Informazio Guneak turismo bulegoarekin lokal bera konpartitzen duela, hain zuzen. Azkenik esan, kontsulta gehienak bulegoan burutu direla, telefonoa, posta elektroniko eta arrunta bezalako euskarriez jarraituz", azaldu dute. Gazte Informazio Gunearen emaitzak kontutan izanda arduradunak pozik daude eskainitako zerbitzuarekin. Argazkian, kultur etxeko eraikinean dago Gazte Informazio Gunea, Krutzeta kaleko 5. zenbakian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun