Beste urte batez, Sahararen aldeko euskal karabanarekin bat egin eta "Piztu itxaropena" leloari helduz, elikagai (atuna oliotan, dilistak eta arroza) eta higiene-gaiez (konpresak) bete dute 18 kutxa gorliztarrek, bakoitzak 9 kiloko pisua duelarik. 2001eko martxoan Saharako Güera herriarekin senidetu zenetik, hainbat ekimenetan hartu du parte Gorlizko Udalak, saharar herriari laguntza emateko. "Hango herritarrak bidegabeko erbestean bizi dira azken 29 urteetan, Argeliako Saharako basamortu latzean", azaldu dute tokiko agintariek. Argazkia: Saharar Errepublika Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 30. urteurrenarekin bat eginez, bandera sahararra jaso zuten ikurrinarekin batera Gorlizko udaletxean, otsailaren 27an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!