Lemoiztarrek ia 5.800 kilo ehun-gai eta 31.900 kilo beira birziklatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 22:10
Lemoizko herriak birziklatzeko sena ondo sartuta daukala "ez da albiste" tokiko agintarien hitzetan. Ondorio horretara heldu dira Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ehun-gai, beira, eta olioei buruz ataratako datuak aztertuta. Lemoiztarrek 2006an zehar 5.782 kilo ehun-gai birziklatu zuten, Armintza eta frontoi ondoan kokatutako edukiontzietan. Datu horren arabera, biztanleko 5,907 kilo dira. Beirari dagokionez, 31.883 kilo batu dituzte, biztanleko 32,57 kilo. Azkenik, 142 kilo olio jaso dira, biztanleko 0,0934. Argazkian, ehun-gaiak biltegi batean, birziklatuak izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun