Najib Abu-Warda Madrilgo Complutense unibertsitateko irakasleak "Estructuras politicas y sistemas de gobierno en el mundo islamico" izeneko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, urtarrilak 31, Erandio eta Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu aretoan, 12:00etatik aurrera, EHUko iturriek iragarri dutenez. Biharko saioa "Gaur egungo gai nagusiak" III. Hitzaldi Zikloaren laugarrena izango da, Nazioarteko Ikasketen Katedrak antolatuta. Informazio Zientzietan doktorea da Abu-Warda palestinarra eta gaur egun Informazio Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanen saileko irakaslea da, unibertsitate madrildarrean. Argazkian, Leioako campuserako sarrera nagusia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!